2007-08 ikasturtean sortu zen Eunaten atal elebiduna, atzerriko hizkuntzak indartzeko programa hau.
Marta Diez eta Ana Sagasti dira, ingeles eta frantses atalen arduradunak, hurrenez hurren.
Aniztasunari erantzuteko modu bat da. Ikasleek aukeratzen dute DBH 1.mailan eta bukatu arte jarraitu behar dute.
2019-20ko azken klaustroan onartu zen programa honetan sartzea. Orientazio mintegiko burua den Ander Domblasek koordinatzen du.
Hiru ikasturterako kompromisua da, beraz, gutxienez 2022-23.
Urtero klaustro osoak formakuntza instituzionala egiten du.
Eraldatze metodologikoa du helburu nagusia.
2012.urtetik Eunateko ikastetxea Elkartasun Eskola Sarean sartuta dago eta Inma Rekalde da honen arduraduna.
Elkartasun eskolaren helburuetako bat ikastetxeko partaide guztiengan jarrera mota hauek sustatzea da: tolerantzia, ezberdinekin begirunea eta solidaritatea, beti giza eskubideetan oinarriturik.
Bestalde, proiektu honetan garapenerako hezkuntza bermatzea errealitate ezberdinekin kooperatzeko helbururik nagusiena da.
Hau guztiagatik, Eunate ikastetxea sare honetan integratuta dago.
2021-22 ikasturtean hiru pertsona gara proiektu honetan lan egiten ari garenok: Lierni Marín, Haizea Aedo eta Sara Martínez.
Eskola Jasangarrien sarean sartu gara formakuntza modalitatean.
Hiru ardatz jorratzen ditugu nagusiki: garraio jasangarria, hondakinen kudeaketa eta energiaren aurrezpena.
2018-19 ikasturtean EUNATE BH Institutua SKOLAE programan sartu zen. Inma Rekalde eta Sara Martinez koordinatzaile lanetan ibili ziren eta Hezkidetza plana garatu zuten. Irakaslegoak formakuntza egin zuen.
2021-22 ikasturten honetan Sara Martínez eta Ainara Oiz dira lan talde honen arduradunak.
Hezkuntza Sailak derrigorrez eskatzen duen garapena da.
Orain arte, diagnosia eta helburuak finkatu dira.
2021-22 ikasturtean hainbat jarduera burutzen hasiko gara.
Talde honen arduraduna Consuelo Allue da. Berarekin batera Asier Garcia, Carlos Abad, Ana Sagasti eta Sara Martinez daude.