Sukaldaritza tailerra

Sukaldaritza-tailerra

ARGAZKIAK IKUSI

(Argazki guztiak)

Joan zen asteko astelehenean goiz-goizean sukaldean elkartu ginen 1. eta 2. mailako ikasle talde batekin Frantziako gastronomia piska bat ezagutzeko. Denon artean bi quiche prestatu genituen : Quiche Lorraine (xingarrarekin) eta Quiche aux poireaux. Goxo-goxoak atera ziren eta gustora baino gustorago jan genituen. Izan ere, ikasle batzuek errezeta hori etxean egitea erabaki zuten. Ea noiz errepikatzen ahal dugun !