Aurreko astean Eunate Eguna ospatu genuen. Festa honen antolatzaile nagusiak Garazi eta Montxo irakasleak izan dira. Egitarauan denetarik izan genuen: kirolaz blai, irakasleon kontzetua, hamaiketako autogestionatua eta ur-jolasak. Egun berezi honetan egin ziren argazki eta bideoak ikusteko sakatu hemen. Bestalde, irakasleon kontzetuan abestu ziren bi kanten letra irakurri nahi badituzu sakatu hemen.
Eunate BHI
Ongi etorri Bigarren Hezkuntzako ikastetxe honen webgunera

kaixomundua.eus web-orri lehiaketako finalistak
Azken urteetan bezala, aurten ere 2.batxilergoko IKTko ikasleek “kaixomundua.eus” web-orri lehiaketan parte hartu due eta oraingoan gure ikaslerik irabazi ez duen arren, finalisten artean Ainhoa Torregrosa eta Julen Aguilera izan dira, zorionak bioi! Hemen azpian ikasle guztien webguneak ikusgai dituzue: interesekorria.eus (Ainhoa) 31015.eus zuremusikatxokoa.eus iruizorria.eus glz.eus denajakin.eus area.eus elpope.eus 1.17na.eus viculin.eus karpetak.eus zelaiek.eus mitiendahogar.eus (Julen) larratz.eus yourmusic.eus […]

25.urteurrenaren logo-lehiaketaren irabazlea
Aste honetan, 25. urteurrenaren logotipo-lehiaketaren irabazlea ezagutu dugu, 1.batxilergoko Lucia Moreno izan da hain zuzen ere. Zorionak!